2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZUELO
2012ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Azueloko Udalak, 2012ko apirilaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2012ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Azuelon, 2012ko apirilaren 20an.-Alkatea, Roberto Crespo Morentin.
Iragarkiaren kodea: L1206163