1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
252/2012 FORU AGINDUA, maiatzaren 17koa, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak emana, zuzendu egiten duena Nafarroako toki entitateetako idazkarien eta kontu-hartzaileen (A eta B taldeak) lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdien 3.2.Bi oinarrian atzemandako akatsa.
Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012 Foru Aginduaren bidez, onetsi egin da Nafarroako toki entitateetako idazkari lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdia. Era berean, 197/2012 Foru Aginduaren bidez eta 198/2012 Foru Aginduaren bidez (biak Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emanak), onetsi egin dira Nafarroako toki entitateetako A taldeko eta B taldeko kontu-hartzaileen lanpostuetan aritzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta lanpostu horietan oposizio-lehiaketa bidez sartzeko deialdiak. Foru agindu horiek guztiak 2012ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, maiatzaren 17an.
Deialdien 3.2.Bi oinarrian akats bat atzeman da, izan ere, espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euroko tasa ordaindu beharra ezartzen da bertan. Hortaz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1996 Legearen 105.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezkoa da hura zuzentzea.
Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.e) artikuluaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzeko, uztailaren 1ean emandako 10/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 128/2011 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak maiatzaren 11n emandako 196/2012, 197/2012 eta 198/2012 foru aginduen bidez onetsitako deialdien 3.2.Bi oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea ondoren azaltzen den bezala:
3.2. oinarrian, honela dioen tokian: "Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 40 euro ordaindu izanaren frogagiria."
Honela behar du: "Bi.-Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideetarako 41,60 euro ordaindu izanaren frogagiria."
2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2012ko maiatzaren 17an.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.
Iragarkiaren kodea: F1207530