94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARBIZU

2012ko aurrekontu arrunta. Hasierako onespena

Arbizuko Udalak, 2012ko maiatzaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu arrunt eta bakarra, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arbizun, 2012ko maiatzaren 10ean.-Alkatea, Josu Miren Mendinueta Urdanoz.

Iragarkiaren kodea: L1207196