94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Arasko Udalak, 2012ko apirilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betikoz onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arasen, 2012ko apirilaren 24an.-Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L1206296