2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANTZA
Aurrekontuko 1, 2, 3, 4 eta 5/2011 aldaketak.
Behin betiko onespena.
Aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizial hauetan argitaratu zen: 2011ko 102.ean, maiatzaren 27an; 2011ko 163.ean, abuztuaren 18an, eta 2011ko 221.ean, azaroaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
-Aurrekontuko 1/2011 aldaketa. Kreditu berezia.
GASTUA:
II. kapitulua: 1.837,00 euro.
DIRU-SARRERA:
I. kapitulua: 1.837,00 euro.
-Aurrekontuko 2/2011 aldaketa. Kreditu berezia.
GASTUA:
VI. kapitulua: 250.000,00 euro.
DIRU-SARRERA:
IV. kapitulua: 250.000,00 euro.
-Aurrekontuko 3/2011 aldaketa. Kreditu berezia.
GASTUA:
I. kapitulua: 8.318,00 euro.
DIRU-SARRERA:
IV. kapitulua: 8.318,00 euro.
-Aurrekontuko 4/2011 aldaketa. Kreditu berezia.
I. kapitulua: 2.145,42 euro.
DIRU-SARRERA:
I. kapitulua: 2.145,42 euro.
-Aurrekontuko 5/2011 aldaketa. Kreditu berezia.
VI. kapitulua: 961,70 euro.
DIRU-SARRERA:
I. kapitulua: 961,70 euro.
Arantzan, 2012ko apirilaren 25ean.-Alkatea, Imanol Artola Guridi.
Iragarkiaren kodea: L1206363