94. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1246/2012 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 243 lanpostu (horietarik 19 lan araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko) oposizio bidez betetzeko prozeduran, lau izangai izendatzen dituena eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 20ko 114/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko lanpostuak, lekualdatze lehiaketa egin ondotik hutsik geratzen zirenak, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2010eko 66. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 31n.

2011ko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 12an, eta 2011ko 52.ean, martxoaren 16an, hurrenez hurren, deialdiaren 9.7 eta 6.3 oinarrietako akats zuzenketak argitaratu ziren; azkena 2011ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean baliogabetu zen, martxoaren 25ean.

Urriaren 5eko 74/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 126. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa), deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Abenduaren 13ko 86/2010 Ebazpenaren bidez (2010eko 155. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 22koa), behin betiko zerrenda onetsi zen, eta bete beharreko lanpostuen kopurua zehaztu (243), horietatik 21 lan araubidekoak izanik lanaldi partzialeko kontratuarekin; orobat, lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia zehaztu ziren, eta deialdiaren 5. oinarria aldatu zen.

Azkenik, 2011ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 14an; 2011ko 164.ean, abuztuaren 19an, eta 2011ko 211.ean, urriaren 24an, deialdian sartutako lanpostuen zerrendako akatsen zuzenketak argitaratu ziren.

Hautaprobak bukatu eta izendapenaren hasierako proposamena argitaraturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 16ko 123/2012 Ebazpenaren bidez, 224 izangai izendatu ziren eta 18 kontratatzea xedatu zen.

Izendatutako izangaietako lau borondatezko eszedentziaren egoera administratiboan deklaratu dira, lanpostuen jabetza hartu dutenetik; izan ere, egun horretan beste administrazio publiko batean edo administrazio berean baina beste lanpostu batean zerbitzua ematen ari ziren.

Bestalde, deialdiaren 9.6 oinarriak ezartzen du izangai bati funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik bertatik, data horretan beste administrazio publiko batean ari delako, kasuko lanpostu hutsa ere beteko dela deialdiaren 7.4 oinarriak agintzen duen moduan. Horrez gain, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 26.1.a) artikuluaren bigarren lerroaldea eta otsailaren 7ko 7/2011 Foru Dekretua hartu behar dira kontuan.

Bestalde, 9.7 oinarrian ezartzen da aurreko atalean aipatutako kasuetan ez dela aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa eta, beraz, izendatutako izangai berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkiela. Ateratzen den lanpostu huts horietakoren bat funtzionario araubidekoa baldin bada soilik eskainiko zaie lehenik lanaldi partzialeko lan-kontratudun gisa kontratatutakoei.

Aurrekoa kontuan harturik, aukeratzeko ekitaldirako dei egin zitzaien lan araubideko plaza, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko, eskuratu zuten izangaiei, ondoko hauei: María Elena Latorre Requetibate andrea, María Celia Ustáriz García andrea, María Pilar Zabalza Cestau andrea eta Iranzu Soto Ortigosa andrea. Hortaz, bidezko da haien aldeko izendapena egitea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, administrari laguntzaile lanpostuan aritzeko, María Elena Latorre Requetibate andrea, María Celia Ustáriz García andrea, María Pilar Zabalza Cestau andrea eta Iranzu Soto Ortigosa andrea.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

María Elena Latorre Requetibate andreari, 61978 lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

María Celia Ustáriz García andreari, 69463 lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Atarrabiako OOLTn, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Barrutiari atxikia.

María Pilar Zabalza Cestau andreari, 65600 lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiari atxikia.

Iranzu Soto Ortigosa andreari, 37591 lanpostua, funtzionarioen araubidekoa, Eunate BHIn aritzeko, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia. Lanpostuak euskararen 3. jakite maila eskatzen du.

3. Izendatutako izangaiek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitakoen kasuan, atxikipeneko osasun zentro edo barrutietako Langileriaren Zuzendaritzetan hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, eta Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zuzendaritzan, berriz, Departamentu horri atxikitakoaren kasuan, izendapena jakinarazten denetik aurrera hilabeteko epean beti. Aipatu epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen batek ez baldin badu lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Adieraztea Iranzu Soto Ortigosa andrearen kasuan euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan soilik parte hartzeko aukera mantentzen dela.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Tuterako Reina Sofia ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzara eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzara), Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea. Halaber, interesdunei adierazten zaie gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

6. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1206831