89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25ean hartua, Ignacio Amatriain Cía jauna Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkari izendatzen duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 126.2 artikuluak xedatzen duenez, Zuzenbideko lizentzia duen funtzionario bat, Nafarroako Foru Komunitateari atxikia, arituko da Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkari.

Epaimahaiko idazkari kargua betetzen zuena kargutik kendurik, bidezko da beste bat izendatzea. Izendapenerako, Ignacio Amatriain Cía jaunaren aldeko proposamen arrazoitua jaso da.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Ignacio Amatriain Cía jauna, Zuzenbideko lizentzia duen funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari atxikia, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkari izendatzea.

2. Akordio hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko buruari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206459