89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25ean hartua, Francisco Javier Calahorra Villanueva jauna, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkaria, kargutik kentzen duena.

Irailaren 13ko 298/2004 Foru Dekretuaren bidez, Francisco Javier Calahorra Villanueva jauna Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkari izendatu zen. Berak idazkia aurkeztu du, kargutik kentzeko eskatzeko.

Eskaera hori ikusirik, eta indarreko araudian eragozpenik ez dagoenez idazkaria kargutik libreki kentzeko, izendatzeko erabili zen prozedura bera erabiliz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 126.2 artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, Nafarroako Gobernuak,

ERABAKI DU:

1. Francisco Javier Calahorra Villanueva jauna, Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko idazkaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Akordio hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Nafarroako Desjabetze Epaimahaiko buruari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206458