89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25ean hartua, Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 26ko 1309/2011 Errege Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 424/2011 Errege Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen udaletan hauteskunde partzialak egiteko; deialdi berri horretan Bargotako udalbatza osatzeko hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoaren 181. eta 182. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Bargotako udaleko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Bargotako Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Gregorio García Mendaza, Luis María Ruiz de Larrinaga Sáenz, Pablo Llorens García, Luis María de Miguel Fernández de las Heras, Mirian Díaz de Cerio de Carlos, Iosu Ruiz de Larrinaga Dublán, eta María Cruz Merino Díaz de Zerio jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Bargotako Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206453