89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25ean hartua, Acedoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea izendatzen duena.

Irailaren 21eko 212/2011 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen martxoaren 28ko 26/2011 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Acedoko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak Acedoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Acedoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzea. Honako hauek dira: Jesús María Gambra Zubiría, María Camino Fernández Irisarri, Francisco Javier López de Dicastillo Gastón, Javier Arróniz Remiro eta José Félix Pinillos Nievas jaun-andreak. Kide horiek beren artean aukeratuko dute Kudeaketa Batzordeko burua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Erabaki hau Acedoko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206452