89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN ARLOKO IRUÑEKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko
100/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an.

Ana Montserrat Llorca Blanco andreak, Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegiko epaile magistratuak,

Aditzera ematen dut: José María Ayala Leoz prokuradore jaunak eskaturik, seme-alabei buruzko behin betiko neurrien gaineko 100/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 1. Epaitegi honetan, auzi-ihesean den León Enrique Rosas Urquizo jaunaren aurka. Prokuradoreak Elisa Intipampa Coronel andrearen izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut José María Ayala Leoz prokuradore jaunak, Elisa Intipampa Coronelen izenean eta hura ordezkatuz, seme-alaben zaintza, jagoletza eta mantenua direla-eta, auzi-ihesean den León Enrique Rosas Urquizoren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, honako behin betiko neurri hauek onesten dira:

1. Adingabearen zaintza eta jagoletza amari ematen dizkiot.

2. Guraso ahalaren egikaritza kentzen zaio aitari.

3. Ez da komunikazio eta bisita araubiderik ezartzen aitarentzat.

4. León Enrique Rosas Urquizok 150 euro ordaindu beharko ditu hilean alabaren mantenurako pentsio gisa. Kopuru hori hileko sari aurreratu gisa ordaindu beharko da, hilabete bakoitzeko lehenengo bost egunen barnean, amak hautatzen duen kontuan, eta urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPIaren arabera.

5. Bi gurasoek erdi bana ordaindu beharko dituzte seme-alabaren aparteko gastuak eta eritasunaren ondoriozkoak (Gizarte Segurantzak estaltzen ez dituenak).

Ez da bidezkoa kostuei buruzko berariazko kondenarik jartzea.

Jarduketetan ebazpen honen lekukotza egin bedi eta Epaien Liburuan jaso bedi.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka, apelazio-errekurtsoa aurkezten ahal da, hura jakinarazi eta biharamunetik hogei eguneko epean; horretarako, idazki bat aurkeztuko da epaitegi honetan, eta hartan azaldu zer alegaziotan oinarritzen den aurkaratzea, zein ebazpen errekurritzen den eta zein erabaki aurkaratzen.

Eta auzi-ihesean den León Enrique Rosas Urquizo jaunari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2012ko otsailaren 29an.-Epaile magistratua, Ana Montserrat Llorca Blanco.

Iragarkiaren kodea: J1206747