89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 145/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: María Teresa Burgos Córdobak eskaturik, Ogibide 2002, S.L. enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 145/2011 betearazpen prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Ogibide 2002, Sociedad Limitadaren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorra 1.086,44 eurokoa da, interesak 65,19 euro eta kostuak 108,64 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, igor bekio ebazpen horren kopia dagokion erregistroari, jakin dezan eta jasota gera dadin.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko.

Eta Ogibide 2002, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 24an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206372