89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 31/2012 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Angelica Quijano Rodríguez, María Angeles Oroz Labiano, María Lourdes Figueiredo Dos Santos, María Mercedes Gaston Rived, Perpetuo Socorro Ginel Arce eta Victor María Legaz Fuertes jaun-andreek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Costuras Cocris, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 31/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Costuras Cocris S.L.ren kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 48.170,56 eurokoa da, interesak 2890,23 euro eta kostuak 4817,05 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Kaudimengabeziaren deklarazio hori ikusirik, eta kontuan izanik beraren ondorioz betearazpen-prozedura eten eginen dela, premiamendu-bidean aurrera egitea alferrikakoa baita goian azaldutako arrazoiengatik, eta, ondorioz, ez dela ofizioz erabakiko behinola egindako aurreneurrizko enbargo-idatzoharren luzapenik, alderdi betearazleari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari aditzera ematen zaie betearazpenari berriz ekiteko eskatzen ahal dutela, aurreneurrizko enbargo-idatzohar horien luzapenak lortzeko xede bakarrarekin, eta hori Hipoteka Legearen 86. artikuluan ezarritako epean eta moduan eskatu behar luketela, izan ere, manu horrek lau urteko iraungitze-epea ezartzen baitu halako idatzoharretarako.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (LJALaren 186.3 eta 187. artikuluak).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki eta sinatzen dut.

Idazkaria.

Eta Costuras Cocris, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 24an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1206337