89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

21/2012 FORU DEKRETUA, apirilaren 25ekoa, Nicolás Úriz Bidegain jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Irailaren 3ko 117/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 21. artikuluak xedatzen du Gobernuak libreki izendatuko eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionarioen artetik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2012ko apirilaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Nicolás Úriz Bidegain jauna Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Ebaluazio eta Kalitate Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau jakinaraztea interesdunari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko apirilaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.-Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1206456