89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 400/2012

Rosa M. Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Eduardo Maeztu Beltranek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Comersim, S.A.U., Simes Senco, S.A., Comersim, S.L., Ait, S.L., Fijaciones Simes, S.L., Compañia Neumatica de Clavado, S.A. (CNC, S.A.), Gestion Ixua, S.L., Simes Internacional, S.A., SDR, S.A.R., Iri, Lda, Fisim, Lda, Desarrollos Especiales de Sistemas de Anclaje, S.A. (Desa), Tecnicas de Anclaje, S.A. eta Gestion Arriak, S.L.ren aurka bideratzen ari den 400/2012 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, adiskidetze ekitaldia egiteko, idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa egiteko, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko ekainaren 18an, 10:25ean, eginen da adiskidetze ekitaldia idazkari judizialaren aurrean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko ekainaren 18an, 10:30ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Gestion Ixua, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 23an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1206370