89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Prekarioko kontzesioen kanonaren 2012ko errolda. Onespena

Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrak, 2012ko maiatzaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen onestea prekarioko kontzesioen kanonaren 2012ko errolda, 208.721,96 euro egiten baititu (berrehun eta zortzi mila zazpiehun eta hogeita bat euro eta laurogeita hamasei zentimo). Orobat, erabaki zuen borondatez ordaintzeko epea ezartzea: 2012ko maiatzaren 9tik 2012ko ekainaren 8ra.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, Herriko Etxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamenduzko prozeduraren bidez eskatuko dira eta derrigorrezko epearen errekarguak sorraraziko dira, baita berandutzako korrituak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2012ko maiatzaren 7an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1206793