89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdia,
Iruña turismo arloan sustatzeko jarduerak egin ditzaten
2011ko azaroaren 1etik 2012ko urriaren 31ra bitarte

Alkatetzak 2012ko maiatzaren 2an emandako ebazpenaren bidez turismo arloko elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, Iruña turismo arloan sustatzeko jarduerak egin ditzaten 2011ko azaroaren 1etik 2012ko urriaren 31ra bitarte.

Diru-laguntzetarako eskaerak ondoko tokietan aurkezten ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia-Kale Nagusia 2), erregistro osagarrietan (Descalzos kalea 72, 2. solairua; San Saturnino kalea 2, beheko solairua; Iratxeko monasterioaren kalea 2, beheko solairua; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapateria kalea 40, beheko solairua; eta Eslava kalea 1 bis, beheko solairua) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdian adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Dokumentazioa non jaso: Iruñeko Udaleko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Alorrean (Udaletxe plaza zk.g., 4. solairua) edo Udalaren webgunean (www.pamplona.es).

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 3an.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1206907