89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

UE R-3 (7.a) unitateko birzatiketaren zuzenketa.
Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko alkateak, abenduaren 14an emaniko 440/2011 ebazpenaren bidez, behin betikoz onetsi duela Erriberriko UE-R-3 unitateko birzatiketaren zuzenketa (7.a); hain zuzen ere, haren edukia egokitzeko Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiak 2010eko abuztuaren 16an emaniko epaian eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak 2011ko martxoaren 28an emaniko epaian xedatutakoari.

Aditzera ematen da, Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan 76.ari dagokionez ezarritakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogei egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2012ko maiatzaren 3an.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.

Iragarkiaren kodea: L1206729