89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

324/2012 EBAZPENA, martxoaren 30ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, "DOLAN" 316 NA izeneko ENSa desegitea eta likidazio batzordea izendatzea erabakitzen duena.

2012ko martxoaren 8an, "DOLAN" 316 NA izeneko ENSa desegiteko eta likidazio batzordea izendatzeko erabakia inskribatzeko eskaera sartu zen Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren Zuzendaritza Nagusi honetan, Batzar nagusiak 2012ko otsailaren 15ean hala erabakita.

Espediente honen tramitazioan legezko tramite guztiak bete dira.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentu honek eskumena du eskaera horren gainean, Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuan hala ezarrita.

Eskaerak betetzen ditu Eraldaketarako nekazaritza sozietateak arautzeko Estatutua onetsi zuen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak eta beharkizunak, bai eta hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduak ezarritakoak ere. Beraz, bidezkoa da sozietate horren desegitea inskribatzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "DOLAN" ENSak (316-NA) 2012ko otsailaren 15ean egindako bazkideen batzar nagusian sozietatea desegiteari eta likidazio batzordea izendatzeari buruz hartutako erabakia ontzat hartzea eta inskriba dadila agintzea.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistro Orokorrera igortzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.-Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia, Imelda Lorea Echavarren.

Iragarkiaren kodea: F1205200