89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko martxoaren 28an hartua, Luzaideko Bolantak Interes Kulturaleko Ondasun Ez-material deklaratzen duena.

Kulturako zuzendari nagusiaren apirilaren 20ko 138/2011 Ebazpenaren bidez, Luzaideko Bolantak interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzeko espedientea ireki zen.

Ebazpen haren bidez, 30 egunez egon zen jendaurrean. Epe horretan ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Luzaideko Bolantak interes kulturaleko ondasun ez-material deklaratzen da.

2. Erabaki honek onesten denetik aurrera izanen ditu ondorio administratiboak.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2012ko martxoaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1205115