89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. "Asociación de Empleados de Notarías de Navarra" elkartearen estatutuak.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan ezarritako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan 2012ko apirilaren 25eko 12:00etan aurkeztu direla "Asociación de Empleados de Notarías de Navarra" izeneko lanbide erakundearen estatutu aldatuak. Elkarte horrek Nafarroako Foru Komunitatean dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten profesionalak biltzen ditu.

Aldaketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: M.ª Henar Liñero Reglero andrea eta Alfonso Fernández Garcés jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1206722