89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. "Bouncer" lanbide erakundearen estatutuak.

Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren 4. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz, eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan 2012ko apirilaren 25eko 11:00etan aurkeztu direla ''Bouncer" izeneko lanbide erakundearen estatutuak. Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak arlo horretan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten atezainen lanbide arloko langileak biltzen ditu.

Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Carlos Amorín Lamas jauna eta Pedro Caballero Adarve jauna.

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hamar eguneko epean.

Iruñean, 2012ko apirilaren 30ean.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1206720