89. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2012ko martxoaren 28an hartua, Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartutako Erabakiari erantsitako araudian atzeman diren akatsak zuzentzen dituena. Hartan, "El Cerro de Valpertunan bizitegitarako jarduketa eta 18 zuloko golf zelaia eta Los Pinos sektorean bizitegitarako jarduketa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onetsi zen, AR-1 Cerro Valpertuna izeneko konpentsazio batzordeak sustaturik.

Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartutako Erabakiaren bidez, "El Cerro de Valpertunan bizitegitarako jarduketa eta 18 zuloko golf zelaia eta Los Pinos sektorean bizitegitarako jarduketa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala (UPSa aurrerantzean) aldatzeko espedientea onetsi zen AR-1 Cerro Valpertuna izeneko konpentsazio batzordeak sustaturik. Erabaki hori eta aipatu UPSaren araudia 2012ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 5ean.

Nafarroako Gobernuaren 2011ko abenduaren 14ko Erabakiari erantsitako araudian atzemandako zenbait akats zuzentzeko eskatu du AR-1 Cerro Valpertuna izeneko konpentsazio batzordeak, lurzatien azalerei eta eraikigarritasunei dagokienez.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2012ko urtarrilaren 25eko txostenaren bidez berretsi du Nafarroako Gobernuaren 2011ko abenduaren 14ko Erabakiari erantsitako araudiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, ez dituela zuzen jasotzen dokumentuan aipatutako azalera eta eraikigarritasun kopuru guztiak, eta bidezkotzat jotzen du akats materialak ondoren adierazi bezala zuzentzea:

Ekipamenduko lurzatiaren azalera.

"D2-D4.1-D4.2-D5 eta D1.2 lurzatiak hartu dira, guztira 40.711 m²-ko azalera baitute" dioen tokian, "D2-D4.1-D4.2-D5 eta D1.2 lurzatiak hartu dira, guztira 47.551 m²-ko azalera baitute" esan behar du.

Proposaturiko oinarrizko datuak.

"Bizitegitarako azalera eraikia: 238.710 m²" dioen tokian, "Bizitegitarako azalera eraikia: 183.814 m²" esan behar du.

"1. eremua urbanizatzeko I. fasea. Ekipamendu pribatua: Merkataritza-Ostalaritza-Erabilera anitzekoa. Eraikigarritasuna, guztira: 2.306,87 m²" dioen tokian, "1. eremua urbanizatzeko I. fasea. Ekipamendu pribatua: Merkataritza-Ostalaritza-Erabilera anitzekoa. Eraikigarritasuna, guztira: 52.306,87 m²" esan behar du.

"1. eremua urbanizatzeko II. fasea. C motako jabekidetzako lurzatien azalera: 30.456 m²" dioen tokian, "1. eremua urbanizatzeko II. fasea. C motako jabekidetzako lurzatien azalera: 30.459 m²" esan behar du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluari jarraikiz, administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz, egintza eman zuen organoak zuzendu behar ditu akats materialak. Beraz, bidezkoa da testua zuzentzea, azaldutakoaren arabera, eta adieraztea ez duela aipatutakoaz bestelako ondorio juridikorik sortzen.

Horrenbestez, txostenean adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartutako Erabakiari erantsitako araudian atzemandako akatsak zuzentzea azalpen zatian adierazitako moduan. Hartan, "El Cerro de Valpertunan bizitegitarako jarduketa eta 18 zuloko golf zelaia eta Los Pinos sektorean bizitegitarako jarduketa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea onetsi zen, AR-1 Cerro Valpertuna izeneko konpentsazio batzordeak sustaturik.

2. Adieraztea erabaki honen kontra, administrazio bidea amaitzen baitu, errekurtso hauetako bat jartzea aukeratzen ahal dela:

-Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Dena den, administrazio publikoek aurretiko errekerimendua egin dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

3. Erabaki hau jakinaraztea Cerro Fontellas tenis klubari, Construcciones Monrepos, S.A.ri, Fontellasko eta Tuterako udalei, UPSa aldatzeko espedienteko alegatzaileei eta AR-1 Cerro Valpertuna izeneko konpentsazio batzordeari, eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura eta Etxebizitza, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza arloko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2012ko martxoaren 28an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Roberto Jiménez Alli.

Iragarkiaren kodea: F1205139