87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua

Susana Allende Escobes andreak, Donostiako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Igor Etxaide Jaria jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Desarrollos y Reformas S.L.U. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den lan arloko 31/2012 betearazpen-piezaren autoetan, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira:

Autoa

Xedapen zatia

1.-Erabakitzen da behin betiko betearaztea 2012/2/7ko epaia, abian jartzen duena Igor Etxaide Jariak (alderdi betearazlea) Desarrollos y Reformas S.L.U.ren aurka (betearazpenpeko alderdia) eskatutako betearazpena.

2.-Betearazpena abiarazten da 2.852,15 euroko printzipala ordain dadin, gehi 456,34 euro interes eta kostuetarako, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

3.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).

Aurka egiteko bidea: epaileari zuzendutako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea Bulego Judizialean, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtso horretan, errekurtsogilearen ustez ebazpenak zer arau-hauste duen adieraziko da, baita eskatu diren prozesuko betebehar eta baldintzak bete diren ala ez ere, eta, horretaz gainera, abiarazitako betearazpenari buruzko aurkakotasuna ondorioztatzen ahalko da, LJLaren 239. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera (LJLaren 186.2 eta 187.1).

Errekurtsoa jartzeak ez du etenen errekurritutako ebazpena (LJLaren 186.3 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, sindikatuak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hala erabaki eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Magistratuaren sinadura

Dekretua

Xedapen zatia

1.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote zordunari, hots, Desarrollos y Reformas S.L.U.ri: 2.852,15 euroko printzipala (zeinetatik 139,71 euro berandutzari baitagozkio) gehi 456,34 euro interesen eta kostuen ordainean, behin-behinekoz kalkulatuta, deusetan galarazi gabe geroan egin daitekeen likidazioa.

2.-Balio beza ebazpen honek Laguntza Judizialeko Kidegoko funtzionarioarentzako agindu gisa, enbargoa egin dezan, Kudeaketa Prozesaleko Kidegoko funtzionario batek lagunduta. Ondasunak atxikitzerakoan, legez ezarritako hurrenkera eta mugak errespetatu behar dira.

3.-Igor bitez behar diren exhorto, ofizio eta aginduak zordunaren ondasunak ezagutzeko eta enbargoaren eraginkortasunerako.

4.-Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin.

Adierazpen horretan, bere ondasunen gain eskubideren bat duten pertsonak ere aipatu behar ditu, halakorik bada, eta bere ondasunak beste prozesuren bati lotuta badaude, zein prozesu den zehaztu behar du.

Halaber, irabazpidezko ondasunak ala pribatiboak diren adierazi behar du, haien kargak zehaztu, eta, kasua bada, kreditu bermatuen zenbatekoa adierazi behar du.

5.-Zordunari ohartaraz bekio betearazten den tituluan ezarritako betebeharra betetzen ez badu eta horretarako bidezko arrazoirik ez badago, atzeratzen den egun bakoitzeko 300 eurorainoko diru kopurua ordaintzeko betebeharra ezarri ahalko zaiola.

6.-Betearazpena eskatzen duen idazkiarekin eta betearazten den ebazpenaren lekukotzarekin, osa bedi pieza banandua betearazpena tramitatzeko.

7.-Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, enpresa zordunaren langileen legezko ordezkaritzari eta Soldatak Bermatzeko Funtsari, prozesuan ager daitezen, hala nahi badute (Lan Prozedurari buruzko Legearen 252. eta 23. artikuluak).

Aurkaratzeko bidea: berrikusteko errekurtsoa aurkezten ahal da bulego judizialean, epaileari zuzendua, jakinarazi eta ondoko hiru egun balioduneko epean, idatziz; ebazpenean egin den arau-haustea azaldu behar da (LJLaren 188. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak).

Errekurtsoa jarri ahal izateko 25 euroko gordailua egin behar da. Bestela errekurtsoa ez da tramitatzeko onartuko. Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan sartu behar da diru kopuru hori, eta sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan (Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua egin beharretik salbuetsita daude sindikatuak, doako laguntza juridikorako eskubidea dutenak, Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunak edo langileak, Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.

Hori dekretatu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Desarrollos y Reformas S.L.U.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Donostian, 2012ko martxoaren 26an.-Idazkari judiziala, Susana Allende Escobes.

Iragarkiaren kodea: J1205429