87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

SANTANDERKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 747/2010 prozedura

María Del Carmen Martínez Sanjurjok, Santanderko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen du:

Organo judizial honetan 747/2010 prozedura arruntaren autoak bideratzen ari dira. Tomas Valle Requivilak sustatu ditu, Icana 2002 S.L.ren eta Canfrinorte S.L.ren aurka, eta hitzez hitz honela dioen zedula-ebazpena eman da 2012/02/14an:

Zitazio zedula

Goian aipatutako prozedura dela eta, idazkari judizialak gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, honako hau zuzentzen dizut, legezko zitazioa egiteko balio izan dezan.

Zitatzen den pertsona:

Incana S.L. eta Canfrinorte S.L. Gaur egungo helbidea: Rocaforte industrialdea Sanhuesa, 31409 Iruña, alderdi demandatua.

Zitazioaren xedea:

judizio egintzara/egintzetara izaera horrekin agertzea.

Zitazioko tokia, eguna eta ordua:

2012ko irailaren 24an, 10:40ean, organo honen 3. judizio-aretoan, organo honen judizio-aretoan judizioa egiteko.

Legezko ohartarazpenak

agertu ezean, zuzenbidearen arabera dagokion kaltea izanen du (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 58.1 art.)

Santanderren, 2012ko otsailaren 14an.-Idazkari judiziala, María Del Carmen Martínez Sanjurjo.

Eta Icana 2002 S.L.ri eta Canfrinorte S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio dezan (aipatzen diren oharrak barne), non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut, Santanderren, 2012ko martxoaren 8an.

Iragarkiaren kodea: J1204553