87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TENERIFEKO SANTA CRUZKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. Autoa jakinarazteko zedula

Antonio Revert Lazaro jaunak, Tenerifeko Santa Cruzko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: Frantisek Klucar jaunak eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Armetal Montajes Industriales, S.L.ren aurka bideratu den 363/2011 prozeduran, epaileak autoa eman du 2011ko azaroaren 7an. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

".. Erabaki dut:

Armetal Montajes Industriales S.L.ren kontrako betearazpena abiarazten da, Frantisek Klucar-ek eskaturik. Printzipala 968 eurokoa da, behin-behineko interesak 58,08 eurokoak eta betearazpenaren behin-behineko kostuak 96,8 eurokoak.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren Tenerifeko Santa Cruzko bulegoko 0030-110170-0000000000 kontua, 3796-0000-64-0363-11 erreferentzia.

Epaitegi honetako funtzionarioari baimena ematen zaio, behar den informazioa eskura dezan Gune Neutro Judizialaren bitartez, erreferentziako prozeduran betearazi nahi den ordaindu beharra lortzeko. Informazioa eskuratu beharko du entitate publikoetatik nahiz finantza- edo gordailu-entitateetatik edo pribatuak diren beste batzuetatik, alegia, beren jarduera arruntaren ondorioz edo betearazpenpeko alderdiarekin dituzten harremanengatik haren ondasun edo eskubideen berri dutenetatik edo haren zordun direnetatik.

Idazkari Judizialak bete ditzala LPLaren 247. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritako jarduketak.

Aurkaratze bidea.-Auto honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri. Hala ere, betearazpenpeko alderdiak aurka egiten ahal dio betearazpena abiarazi izanari, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 556. artikuluan ezarritako moduan, hamar eguneko epean, auto hau eta ondoko dekretua jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du Tenerifeko Santa Cruzko Lan arloko 3. Epaitegiko epaile-magistratu Carmen María Rodríguez Castrok. Fede ematen dut..."

Honen hartzaileari ohartarazten diot aurrerantzean Epaitegi honetako iragarki-lekuan egingo zaizkiola ezagutarazpenak.

Eta Armetal Montajes Industriales S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Santa Cruz Tenerifekoan, 2012ko martxoaren 5ean.-Idazkari judiziala, Antonio Revert Lázaro.

Iragarkiaren kodea: J1204913