87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 580/2011 prozedura

Elena Sancho Lumbreras andreak, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Lukhumi Khadilashvili jaunak eskatuta, prozedura arrunta dela-eta, Carlos Fernández Coutiño enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 580/2011-R prozedura arruntean, 103/12 Epaia eman da 2012ko martxoaren 22an. Hona hemen xedapen zatia:

Logroñon (Errioxa), 2012ko martxoaren hogeita bian.

Emma Porto García andreak, Logroñoko (Errioxa) Lan arloko 3. Epaitegiko epaile-magistratuak, 580/2011 auto hauek aztertu ditu, Lukhumi Khadilshvilik eskaturik, Carlos Fernández Coutiño enpresaren aurka diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsa alderdi dela.

Epaitza

Partez baiesten dut Lukhumi Khadilshvili jaunak Carlos Fernández Coutiño enpresaren aurka jarritako demanda, eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.025 euro gehi interesak ordaintzera, ebazpen honen hirugarren oinarri juridikoan zehaztu bezala.

Epai honen aurka ezin da erregutze-errekurtsorik aurkeztu Errioxako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Carlos Fernández Coutiñori legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Logroñon, 2012ko martxoaren 22an.-Idazkari judiziala, Elena Sancho Lumbreras.

Iragarkiaren kodea: J1205118