87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 285/2011 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, betetzeagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

54/2012 epaia. Tuteran, 2012ko martxoaren 27an.

Belén Paniagua Plaza andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 285/2011 judizio arrunt zibilaren autoak aztertu ditu. Auzia Indemnización por Accidente S.L.k sustatu du, Ayala prokuradore andreak ordezkatuta eta González legelari jaunak lagunduta, auzi-ihesean dagoen Diego Corrales Montillo jaunaren aurka, diru kopuru bat erreklamatzeko. Hona hemen,

Epaitza:

Baiesten dut Indemnización por Accidente, S.L.k, Ayala prokuradore andreak ordezkatuta, Diego Corrales Montillo jaunaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamar mila seiehun eta hogeita sei euro eta hirurogeita hamazazpi zentimo (10.626,77 euro) ordaintzera, gehi interesak, eta demandatua kondenatzen dut sortutako kostuak ordaintzera.

Txerta bedi ebazpen honen lekukotzaren jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburuan, eta gera bedi autoetan hitzez hitzeko ziurtagiria. Jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik 20 eguneko epean, eta horretarako 50 euroko gordailua egin behar dela epaitegi honen Kontsignazioen kontuan.

Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie legezko eran.

Eta Diego Corrales Montillori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko apirilaren 4an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1205523