87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 399/2011 prozedura

Tuteran, 2012ko martxoaren 23an.

Soraya Sánchez Fanlo andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Alfonso Martínez González prokuradore jaunak eskaturik, adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 399/2011 prozedura tramitatzen ari da Tuterako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegi honetan, Aldo Damian Ciden aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak María Belen Rubio Careraren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Epaitza:

Baiesten dut Martínez prokuradore jaunak, María Belen Rubio Carreraren izenean eta hura ordezkatuz, Aldo Damian Ciden kontra jarritako dibortzioko demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut bi aldeen arteko ezkontza desegina dela. Ez dago berariazko erabakirik prozesuko kostuei buruz. Epai hau irmo bilakatu ondoren, bidal bekio lekukotza ezkontza hau inskribatua dagoen Erregistro Zibilaren arduradunari.

Txerta bedi ebazpen honen lekukotzaren jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburuan, eta gera bedi autoetan hitzez hitzeko ziurtagiria. Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Entzutegi Probintzialari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean. Beraz, epai honen bidez, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaia alderdiei jakinaraziko zaie legezko eran.

Eta Aldo Damian Cidi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin.

Tuteran, 2012ko martxoaren 23an.-Idazkari judiziala, Soraya Sánchez Fanlo.

Iragarkiaren kodea: J1204754