87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 2273/2011 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

25/2012 epaia.

Tuteran, 2012ko otsailaren 15ean.

Ana José Añón Montón andreak, Tuterako eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, ebasketa baten ondorioz bideratu diren 2273/11 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du. Alderdi salatzaile gisa aritu da Francisco Javier Andrés Arrieta, eta alderdi salatu gisa Adrián Ionel Gana.

Epaitza.

Adrián Ionel Gana kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.1 artikuluan zehazturik dagoen ebasketa-falta baten egilea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, hau da, 180 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut. Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta adierazi, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. eta 796. artikuluekin loturik 976. artikuluan xedatutakoaren arabera, haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, bost eguneko epean, epaitegi honi berari zuzendua, Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatz dezan; eta epaiaren lekukotza egin bedi, autoei erantsita geldituko dena. Jatorrizkoa epaien liburuan gordeko da.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jakitera ematea. Epai hori eman duen epaileak hura irakurri eta publiko egin du, jendaurreko entzunaldian. Fede ematen dut.

Eta Adrián Ionel Ganari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2012ko apirilaren 4an.-Idazkari judiziala, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1205420