87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 93/2012 prozedura

María González García andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Maider Mendoza Albak eskaturik, epaitegi honetan jabari-espedientearen gaineko 93/2009 prozedura bideratzen ari da, gehiegizko hedadura dela-eta, finka hau zuzentzeko:

Hiriko finka, erortzear dagoen etxea, Cortesen, Espoz y Mina kaleko 15ean (lehen 17a). 39 metro eta 50 dezimetro koadroko azalera du, tituluaren arabera. Katastroaren arabera, egiazko azalera 63 metro eta 13 dezimetro koadro da. Mugak: sartu eta ezkerretik, Espoz y Mina 13, Antonio Belio, lehen Juan Asín; sartu eta eskuinetik, Espoz y Mina 17, Antonio Belio; atzean, Espoz y Mina 17, Antonio Belio, lehen Claudio Continente.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, dei egiten zaie eskatutako inskipzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei, finka horrekin muga egiten dutenei eta erregistroaren araberako azkeneko titularrari, hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2012ko martxoaren 15ean.-Idazkaria, María González García.

Iragarkiaren kodea: J1205284