87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 597/2011 hipoteka-betearazpena

Nuria Creus Portas andreak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Banca Cívica, S.A.k eskaturik, José Angel Goez Canoren eta Yolanda Cardona Galvisen aurka, hipoteka betearazpena dela-eta, epaitegi honetan bideratzen ari den 597/2011 betearazpen-prozesuan, erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Hiri finka, Tuterako Camino Caritat kalean, 5. zk., 6. solairua, eskuina; multzo osoko F motakoa. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan dago inskribatua: 17614. finka, 95. orria, 2806. liburukia, 648. liburua.

Ehun eta berrogeita bost mila euroan (145.000 euro) baloratua dago.

Enkantea 2012ko ekainaren 12an eginen da, 10:00etan, epaitegi honetan.

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adieraztea.

c) Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 0030 8047 000000000000 kontuan (3180 0000 06 0597 11 kontzeptua), ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztea edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanaren gordekina.

Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako Idazkaritzan dago ikusgai.

6.-Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde esleituz gero.

7.-Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela jarduketetan dagoen titulazioa.

8.-Betearazpenpekoei hori guztia beren helbidean jakinarazteko ahaleginak huts egiten badu, honako honek jakinarazpen gisa balioko du.

Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela-kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

Tuteran, 2012ko martxoaren 29an.-Idazkari judiziala, Nuria Creus Portas.

Iragarkiaren kodea: J1205077