87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

LANDA GARAPEN, INDUSTRIA, ENPLEGU ETA INGURUMEN DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Apirilaren 22ko 873/1977 Errege Dekretuaren laugarren artikuluan xedatutakoari jarraikiz eta bertan aurreikusitako ondorioetarako, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuan, 2012ko apirilaren 23ko 14:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Asociación de Comercio, Hostelería y Servicios del Valle de Egüés". Bere lurralde eremuak Eguesibar hartzen du; aldiz, eremu funtzionalak, jarduera horretan arituz libreki eta beren borondatez elkartzea erabakitzen duten entitate profesionalak.

Eraketa aktaren bi sinatzaileak hauek dira: Tomás De los Llanos Arrastio (Teide Ingenieros) eta Rafael Beunza Mijimolle (Jardecobe, S.L.).

Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinarazteko. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahalko dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta zortzi eguneko epean.

Iruñean, 2012ko apirilaren 26an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, Javier Zubicoa León.

Iragarkiaren kodea: F1206439