87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

867/2011 falta-judizioa

Aida Gonzalez Arce andreak, Tafallako eta bere barrutiko Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen du: epaitegi honetan 867/2011 falta-judizioa bideratzen ari eta horren gaineko epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"2012ko 49. epaia.

Tafallan, 2012ko martxoaren 21ean.

Nik, María Luisa Bustillo Gandarillasek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, Jesús Rivera Guisado jaunaren aurka, ustez maula-falta bat egiteagatik, bideratu diren falta-judizioaren eta hitzezko judizioaren autoak aztertu ditut. Bidezkoa da ondoko epaia ematea:

Epaitza.

Jesús Rivera Guisado jauna kondenatzen dut, Zigor Kodearen 623.4 artikuluan tipifikatuta dagoen maula-falta baten egilea eta erantzulea den aldetik, 50 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota, hau da, guztira 300 euro ordaintzera. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ez ordaintzeagatik egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Falta bat izan denez, zigor hori lokalizazio iraunkorraren araubidean betetzen ahalko du. Halaber, kondenatzen dut Aintzane Boneta Iborra andreari 120 euroko kalte-ordaina ordaintzera, eta, orobat, prozedura honetako kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adieraz bekie legezko eran haren kontra apelazio-errekurtsoa jar dezaketela, epaitegi honi zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta eraman bedi jatorrizkoa epaien liburura.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta jasota geldi dadin eta Jesus Rivera Guisadori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Tafallan, 2012ko martxoaren 22an.-Idazkari judiziala, Aida Gonzalez Arce.

Iragarkiaren kodea: J1204693