87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 162/2011 prozedura

Raimundo Sadaba Pérezek eskaturik, Construcciones Ramirez Ezquerro S.L.ren aurka, kaleratzea dela-eta, titulu judizialak betearazteko epaitegi honetan bideratu den 162/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Construcciones Ramirez Ezquerro S.L.ri:

1.-69.066,63 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 4.143,99 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 6.906,66 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 00301846420005001274 kontua, 4148 0000 64 0162 11 kontzeptua.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, abetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, edo beste edozein kontzeptu dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak banku entitate(et)an izan ditzakeen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak (telematikoki eginen baita Gune Neutro Judiziala dela medio); baita haren izenean dauden balore higigarri guztiak ere, finantza entitate horiek haien gordailuzain edo bitarteko gisa jarduten badute; hori guztia premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte: Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Epaitegi honen 34/12 betearazpenean atxikitako ondasunen berrenbargoa, eta auto horietan betearazpenpekoarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran eta betearazpenpeko alderdiari Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharreko ediktuen bidez.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan (4148 0000 64 0162 11 kontua) 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan "31 errekurtsoa" idatzi behar da kontzeptu gisa. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira, eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Construcciones Ramírez Ezquerro, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko apirilaren 12an.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205727