87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

42/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Luz del Carmen Nuñez Acostak eta Dana Marieta García Macanchik eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Angel Luis Solchaga Pérezen aurka Lan arloko 3. Epaitegi honetan bideratzen ari den 42/2011 betearazpen-prozesuan, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri diren ondasun enbargatuak, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

-Trastelekua, 31. zenbakikoa, Iruñeko Benjamín Tuterakoaren kaleko 8an den hiri finkako bigarren sotoan. Iruñeko 4. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 815. liburukia, 38. liburua, 1468/12. finka.

Hiru mila eta bostehun euroan (3.500,00 euro) dago baloratua.

Enkantea egiteko baldintzak:

Enkantea epaitegi honen egoitzan eginen da, Iruñean (San Roke kalea zk.g., lehen solairua), 2012ko ekainaren 8an, goizeko 10:15ean, 103. judizio-aretoan (lehen solairua).

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da, ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.-Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatu ahal izanen ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.-Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Iruñeko Nafarroako Gorteen kaleko 5eko sukurtsalean, 1846 42 0005001274 kontuan, hain zuzen, 3160.0000.64.0042.11 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %20 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren, postura egile hoberenari dagokiona izan ezik.

Hirugarrena.-Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.-Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetu ahal izanen ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.-Epaitegi honetako idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori idazkaritzan ikusgai dago, eta lizitatzaile guztiek nahikotzat jotzen dutela ulertuko da, enkantean parte hartze hutsagatik.

Betearazlean kreditua baino lehenagoko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute. Enkantean parte hartze hutsarekin erremategileak haiek onartzen ditu eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzen da. Errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko.

Zazpigarrena.-Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %70 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zortzigarrena.-Errematearen prezioa 20 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2012ko apirilaren 18an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1206462