87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 42/2012 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: kaleratzea dela-eta lan arloko epaitegi honetan bideratu den 42/2012 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da 2012ko martxoaren 6an:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, José Ignacio Miguel Osesek eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Ilune Iruña, S.L.ren aurka, 10.300,85 euroko printzipala ordain dezan, gehi 618,05 euroko interesak eta 1.030,09 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Eta Ilune Iruña, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 11n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205793