87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 634/2011 demanda

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkariak.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Edison Pérez Marrerok eskaturik, langabezia-prestazioaren erreklamazioa dela-eta, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko Probintziako Zuzendaritzaren aurka bideratu den 634/2011 prozesuaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2012ko ekainaren 12ko 09:35ean 103. judizio-aretoan ager dadin, Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan, adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik).

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Eta Edison Pérez Marrerori zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 11n.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205586