87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1182/2011

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Pedro Monzón Pérezek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Garsan Obras y Servicios S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1182/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da 2012ko urtarrilaren 30ean:

Baiesten dut Pedro Monzón Pérez jaunak, kaleratze bidegabea dela-eta, Garsan Obras y Servicios S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, 2011ko urriaren 21etik aurrerako ondorioak izan dituen demandatuaren kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzen dut. Hori dela eta, enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta auzi-jartzailea berrartzera, kaleratzearen aurretik zituen baldintza berberetan, edo bestela, hari 847,50 euroko kalte-ordaina ordaintzera (56,50 euro egunean x 15 egun, oker edo hutsik ezean), eta betiere 2011ko urriaren 21etik epai hau jakinarazi bitarte langileak jaso ez dituen soldata guztiak ordaindu beharko dizkio, hots, 56,50 euroko soldata egun bakoitzeko.

Soldatak Bermatzeko Funtsa deklarazio horri men egitera kondenatzen dut.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen 3160.0000.65.1182.11 kontuan, Banestoren edozein bulegotan, 300 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da, eta horrez gainera, aparteko eragiketa batean, baina oraingoan 3160.0000.67.1182.11 kontuan, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrera banku-transferentziaren bidez egiten bada, 0030 1846 42 420005001274 zenbakia jarri beharko da, bulego hartzailearen gako gisa.

Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Eta Garsan Obras y Servicios S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko otsailaren 8an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205232