87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 41/2012 prozedura

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut: Iñaki Armendáriz Asiainek eta Joséfa Moreno Renterok eskaturik, Jsd Decotecno Txerno Sociedad Limitada enpresaren aurka, aldi baterako kontratuaren amaiera dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 41/2012 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da Jsd Decotecno Txerno Sociedad Limitada enpresaren aurkako betearazpen agindu orokorra ematea, Iñaki Armendariz Asiainek eta Joséfa Moreno Renterok eskaturik, eta betearazpena abiaraztea, Joséfa Moreno Renterori eta Iñaki Armendáriz Morenori 15.361,27 euroko eta 13.795,24 euroko printzipalak ordain diezazkien, hurrenez hurren, gehi 1.749,39 euroko interesak eta 2.915,65 euroko kostuak; ez da aplikatuko %10eko berandutza-interesik, ez baita hori dioen erabakirik betearazten den epaian.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, idazkari judizialak ematen duen dekretuari lotu beharko zaio eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusitakoa, aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Eta Jsd Decotecno Txerno Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 23an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1205081