87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 141/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Eduardo Galego Joaok eskaturik, Construcciones Isidro Pereira Sociedad Limitada enpresaren aurka, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 141/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Betearazpen honen ondorioetarako, betearazpenpeko alderdiaren, hots, Construcciones Isidro Pereira Sociedad Limitadaren erabateko kaudimengabezia deklaratzen da behin-behinekoz, deusetan galarazi gabe prozedurari jarraipena ematea, hobera egiten badu. Zorraren printzipala 3.815,25 eurokoa da, interesak 228,92 euro eta kostuak 381,53 euro, azken bi zenbatekoak behin-behinekoz kalkulatuta.

Behin ebazpen hau irmo bihurturik, artxiba bitez jarduketa hauek, erregistro liburuetako baja eta estatistikarako idatzoharra egin ondoren.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikusteko errekurtsoa jartzen ahal dutela organo judizial honi zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du eteteko ondoriorik sortuko (Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 186.3 eta 187. artikuluak).

Eta Construcciones Isidro Pereira, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1204721