87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1161/2011

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Edurne Churio Arrietak eskaturik, kaleratzea dela-eta, Servicios de Montaje y Mantenimiento Hidráulicos, S.L. (Hidramón) enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 1161/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut jarduketa hauek eragin dituen demanda, Edurne Churio Arrieta andreak sustatutakoa. Horrenbestez, 2011ko urriaren 10ean gertatu zen kaleratzea bidegabea izan zela deklaratzen dut eta Servicios de Montaje y Mantenimiento Hidráulicos, S.L. enpresa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera eta, beraz, demandatzailea bere lanpostuan berriro onartzera, kaleratu aurretik indarrean zeuden baldintza berberekin. Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut haren aurka egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa. Gainera, eta nolanahi ere, Servicios de Montaje y Mantenimiento Hidráulicos, S.L. enpresa kondenatzen dut langileari ordaintzera kaleratzearen egunetik epai hau jakinarazi arte jaso ez zituen soldatak, hain zuzen 43,82 euro egunean, bai eta aparteko pagen zati proportzionala ere. Azkenik, enpresari ohartarazten zaio epaia jakinarazi eta hurrengo bost eguneko epean adierazi beharko diola zer hautatzen duen lan arloko epaitegi honi. Ezer hautatzen ez badu, berriz hartu beharko du langilea.

Jakinaraz bekie epaia alderdi guztiei, adieraziz haren aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, epaia jakinarazi eta ondoko bost egun balioduneko epean. Horretarako, aski izanen da epaia jakinaraztean alderdiak, haren abokatuak, lan harremanetako gradudun elkargokideak edo ordezkariak asmo horren berri ematea. Zilegi izanen da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek bertan agertzea edo idazkia aurkeztea. Errekurtsoaren berri ematean, alderdi errekurtsogileak errekurtsoa zuzenduko duen legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatu beharko du.

Enpresari ohartarazten zaio, errekurtsoa jarriz gero, horren iragarkiarekin batera, Lan arloko epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito, S.A., Banco de Vitoria, S.A.) irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan 300 euro sartu izanaren egiaztagiria aurkeztu beharko duela. Kontua Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5ean dagoen sukurtsalekoa da (3159 kontua, 3159 0000 65 116111 prozedura). Halaber, banku eta kontu berean baina aparteko eragiketa batean kondenaren diru-kopurua sartu izanaren frogagiria aurkeztu beharko da, 3159 0000 67 116111 prozedura zenbakia adieraziz. Diru kopuru horren ordez banku-abala aurkezten ahalko da, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Enpresari ohartarazten zaio, halaber, errekurtsoa jarriz gero, kaleratutako langileari lana eman beharko diola (edo, nahiago badu, lanik egin gabe soldata ordaindu) errekurtsoa tramitatzen den bitartean.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Servicios de Montaje y Mantenimiento Hidráulicos, S.L. (Hidramón) enpresari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko apirilaren 18an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1206062