87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 36/2012 prozedura arrunta

Rosa Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Vasil Kostadino Simitchievek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Yusten, S.L.ren aurka bideratzen ari den 36/2012 prozesuaren barruan, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, adiskidetze ekitaldia egiteko, idazkari judizialaren aurrean, 2012ko azaroaren 6an, 11:40an, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa egiteko, 2012ko azaroaren 6an, 11:45ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an.

Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-
ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Yusten, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 13an.-Idazkari judiziala, Rosa Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1205857