87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 913/2011 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andreak, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Idoya Esparza Benitok eta Aurora Urbiola Santosek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Slo Stylo Sociedad Limitada enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 913/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

"Epaitza.

Osorik baiesten dut Idoya Esparza Benito eta Aurora Urbiola andreek, diru kopuru bat erreklamatzeko, "Slo Stylo, Sociedad Limitada" enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda. Horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut Idoya Esparza Benito auzi-jartzaileari 13.910,51 euro eta Aurora Urbiola Santos auzi-jartzaileari 6.991,11 euro ordaintzera, demandak ezartzen dituen kontzeptuengatik; diru kopuru horiek %10eko berandutza-interesa sortuko dute. Halaber, Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut erabaki horri men egitera.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie haren kontra ezin dela inolako errekurtsorik jarri.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut."

Eta Slo Stylo Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 29an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1205099