87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 131/2012 prozedura arrunta

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albénizek, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Fausto Díaz Moralesek eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Navarquet, S.L.ren aurka bideratzen ari den 131/2012 prozesuaren barruan, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, adiskidetze ekitaldia egiteko, idazkari judizialaren aurrean eta, beharrezkoa bada, adiskidetze ekitaldia eta judizioa egiteko, epaile magistratuaren aurrean (deialdi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik). 2012ko maiatzaren 17an, 11:10ean, eginen da adiskidetze ekitaldia epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan eta, beharrezkoa bada, 2012ko maiatzaren 17an, 11:15ean, adiskidetze ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko. Demandatuak berak agertu beharko du alderdiaren galdeketa egitera, edo, pertsona juridiko pribatua bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak, eta horrek ordezkaritza frogatzeko eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, edo, ohartarazita egon arren, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, galderetan aipatzen diren egitateak aitortutzat jo ahal izanen dira epaian, betiere galdekatua haietan pertsonalki aritu bada eta haiek egiazkotzat jotzeak kalte egiten badio erabat zein hein batean.

Eta Navarquet, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 22an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1204989