87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 156/2011 prozedura

Rosa M.ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Martin Pascal Rosek, Ruben Yañez Estebanek, Liliana Quintero Plugarinek eta Luisa Fernanda Arcila Hincapiek eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Angel Juango Olzaren, Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregular enpresaren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka Lan arloko Epaitegi honetan bideratu den 156/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioten ebazpenak eman dira gaurko egunean:

Autoa:

Martin Pascal Rosek, Ruben Yañez Estebanek, Liliana Quintero Plugarinek eta Luisa Fernanda Arcila Hincapiek eskaturik, betearazpena abiaraztea, Angel Juango Olzaren, Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregular enpresaren eta Yolanda Los Arcos Gilen aurka, 59.377,61 euroko printzipala ordain dezaten, gehi 3.562,65 euroko interesak eta 5.937,76 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Dekretatzen dut:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Angel Juango Olzari, Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregular enpresari eta Yolanda Los Arcos Gili:

1.-59.377,61 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 3.562,65 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 5.937,76 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0156 11 kontzeptua.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, abetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

A) Juango Olza-Los Arcos Gil, Soc. Irregular enpresari dagokionez:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Banco Santander.

-Banco Sabadell.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekin dituen kredituak:

Recreativos Cenzano Sa.

Horri ofizioa igorriko zaio, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura transferi dezan betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzakeen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkio.

B) Ángel Juango Olzari dagokionez:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Banco Gallego.

-Nafarroako Kutxa.

-Banco Santander.

-BBVA.

-Banco Sabdell.

-Caixa de Catalunya, Tarragona i Manresa.

-Caja de Ahorros de La Rioja.

-Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko 20-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko 21-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko 32-12, 219-12 eta 1468-11 betearazpenak.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela betearazpen hauetan:

Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko 20-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko 21-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko 32-12, 219-12 eta 1468-11 betearazpenak.

Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren kontu har dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa kendu baino lehen epaitegi hau jakitun jar dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

C) Yolanda Los Arcos Gili dagokionez:

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga edo beste edozein zerga dela eta -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Banco Gallego.

-Nafarroako Kutxa.

-Banco Santander.

-BBVA.

-Banco Sabdell.

-Caixa de Catalunya, Tarragona i Manresa.

-Caja de Ahorros de La Rioja.

-Araba eta Gasteizko Aurrezki Kutxa.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko 21-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko 218-2001 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko 20-12 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko 421-04 betearazpena.

Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko 32-12, 219-12 eta 1468-11 betearazpenak.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berrikusteko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etengo erabakitakoa bete beharra (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa: "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Ángel Juango Olzari, Juango Olza-Los Arcos Gil sozietate irregularrari eta Yolanda Los Arcos Gili legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 30ean.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1205331