87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

423/2012 EBAZPENA, martxoaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin lankidetzarako akordio bat izenpetu, 2012an larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman eta hura gastatzeko baimentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 1eko 482/2007 Ebazpenaren bidez, lankidetzarako akordio bat izenpetu zen Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin, 2007an larrialdiko osasun garraioa medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman zitzaion eta hura gastatzeko baimendu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 29ko 356/2008 Ebazpenaren bidez, lankidetzarako akordio bat izenpetu zen Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin, 2008an larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman zitzaion eta hura gastatzeko baimendu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 19ko 399/2009 Ebazpenaren bidez, lankidetzarako akordio bat izenpetu zen Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin, 2009an larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman zitzaion eta hura gastatzeko baimendu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 22ko 538/2010 Ebazpenaren bidez, lankidetzarako akordio bat izenpetu zen Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin, 2010ean larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman zitzaion eta hura gastatzeko baimendu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 18ko 370/2011 Ebazpenaren bidez, lankidetzarako akordio bat izenpetu zen Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin, 2011n larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, elkarte horri diru-laguntza bat eman zitzaion eta hura gastatzeko baimendu zen.

Oinarrizko Osasun Laguntzako Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren buruak, Ospitalez kanpoko Larrialdietako zuzendariordeak, Lehen Osasun Laguntzako zuzendariak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariak egindako txostenaren bitartez, Ogasunak Osasun Departamentuan duen kontu-hartzailea ados egonik, Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekin lankidetzarako akordio bat izenpetzea proposatu da, 2012an larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko, baita elkarte horri diru-laguntza bat ematea eta hura gastatzeko baimentzea ere.

Uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuan emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearekiko (I.F.K.: G-31076599) akordioa onestea, 2012an larrialdiko osasun garraio medikalizatuan lankidetzan aritzeko.

2. Diru-laguntza bat ematea Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkarteari (I.F.K.: G-31076599), 230.500 (berrehun eta hogeita hamar mila eta bostehun) eurokoa, gehienez ere, 2012. urterako, larrialdiko osasun garraio medikalizatuan dabiltzan osasun arloko langileen gasturako eta medikalizazio horren ondorioz sortzen denerako.

3. Gehienez ere 230.500 (berrehun eta hogeita hamar mila eta bostehun) euroko gastua baimentzea, 2012. urtean larrialdiko garraio medikalizaturako laguntza gisa, "Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkartearentzako diru-laguntza, errepideko osasun arloko garraiorakoa" izeneko 547001-52300-4819-312200 kontu-sailaren kargura, 2012ko gastuen aurrekontutik.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau igortzea Ayuda en Carretera de Navarra (DYA) elkarteari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Boluntarioen Unitateari, Ogasunak Osasun Departamentuan duen Kontu-hartzailetza delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, Administrazioaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari, Oinarrizko Osasun Laguntzako Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, bidezko diren ondorioetarako, eta adieraztea interesa dutenei ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hori jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Legearen 115.2 artikuluarekin bat.

Iruñean, 2012ko martxoaren 5ean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: F1206340