87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 42/2012 prozedura

Rosa M ª Valencia Ederra andreak, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Fabio Renzullik eskaturik, norberaren lan arazoak direla-eta, Atena Software, S.L. enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 42/2012 prozeduran, honako xedapen zati hauexek dituzten ebazpenak eman dira 2012ko martxoaren 12an:

Autoa:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Fabio Renzullik eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Atena Software, S.L.ren aurka, 17.048,26 euroko printzipala ordain dezan, gehi 1.022,89 euroko interesak eta 1.704,82 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 551.3 artikuluan aurreikusitako tramiteak egiten jarraitzeko, aintzat har bedi idazkari judizialak emanen duen dekretua eta, horretarako, kontsulta bitez eskuratzen ahal diren erregistro eta erakunde publikoetako datu-baseen aplikazio informatikoak.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka LJALaren 239.4 artikuluan aurreikusitako berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3158.0000.65 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa: "30. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hala erabaki, agindu eta sinatu du epaileak. Fede ematen dut.

Dekretatzen dut:

Lehenbizikoa.-Ordaintzeko errekerimendurik egin gabe, diru kopuru hauek berdintzeko adina ondasun enbarga biezazkiote betearazpenpeko alderdiari, hots, Atena Software S.L.ri:

1.-17.048,26 euroko printzipala.

2.-Interesetarako kalkulatu diren 1.022,89 euro.

3.-Kostuetarako kalkulatu diren 1.704,82 euro.

Zordunari adierazten zaio erreklamatzen zaizkion diru kopuru horiek epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen kontuan ordain ditzakeela: Banestoren 0030 1846 42 0005001274 kontua, 3158 0000 64 0042 12 kontzeptua.

Ordainarazten den diru kopurua osorik ordaindu ezean, eta ondasunen enbargoa deusetan galarazi gabe, egin bekio zordunari edo haren legezko ordezkariari errekerimendua hamar eguneko epean bere ondasun eta eskubideen zerrenda aurkez dezan, bere erantzukizuna bermatzeko beharrezkoak diren xehetasunekin. Ebazpen honen jakinarazpenak horren berri emateko formazko errekerimendua egiteko balio du.

Bigarrena.-Erants bitez Nafarroako Zerga Ogasunaren, Tributu Administrazioaren Estatu Agentziaren, Trafiko Zuzendaritza Nagusiaren, Jabetza Erregistroko Indizeen Zerbitzuaren eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren datu-baseetara sartzeko aplikazio informatikoetatik lortutako oharrak. Horien edukia aztertuta, betearazpenpeko alderdiaren honako ondasun edo eskubide hauen enbargoa deklaratzen da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga edo balio erantsiaren gaineko zerga -betearazpenpeko alderdiaren izaera juridikoa zein den-, edo beste edozein kontzeptu dela eta, Nafarroako Foru Ogasunak betearazpenpeko pertsonari edo enpresari itzuli behar dizkion diru kopuru guztiak, premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte.

Betearazpenpeko alderdiak ondoko banku erakunde hauetan dituen kontu korronte, aurrezki kontu eta gordailu mota guztietako saldoak:

-Nafarroako Kutxa.

-Banco Pastor.

-Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Zaragoza.

-Caixa D'estalvis de Barcelona.

Enbargatzen dira, orobat, premiamendupekoaren izenean dauden balore higigarri guztiak, baldin eta aipatutako finantza erakundeak haien gordailuzain edo bitarteko gisa aritzen badira, betiere premiamenduaren xede diren diru kopuruak berdindu arte. Enbargoa bermatzeko eta eraginkorra izan dadin, bidal bekie ofizioa aipatu diren entitateei, betearazpenean erreklamatzen den diru kopurua atxiki dezaten saldo horietatik, egonez gero, eta epaitegi honetako kontura transferi dezaten.

Ondoko betearazpen hauetan jada atxikitako ondasunen berrenbargoa:

-Nafarroako Lan arloko 4. Epaitegiko 49-11 betearazpena.

-Iruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko 1180-11 betearazpena.

Halaber, auto horietan betearazpenpeko alderdiarentzat gera daitekeen soberakinaren enbargoa. Igor bedi behar den idatzagiria, prozedura eta epaitegi horietan enbargoaren kontu har dezaten, eta eskatu, aldi berean, haien premiamendu bidearen egoerari buruzko ziurtagiria.

Dekretatzen da ondasun higigarri inskribaezinak eta/edo eskubideak berrenbargatu daitezela premiamendu prozedura hauetan:

-Nafarroako Lan arloko 4. Epaitegiko 49-11 betearazpena.

I-ruñeko Lehen Auzialdiko 5. Epaitegiko 1180-11 betearazpena.

Horretarako idatzagiria igorriko zaio organo horri, aipatu prozeduran berrenbargoaren kontu har dadin, eta aldi berean eskatuko da, berrenbargoa bermatzeko neurri gisa, aurreko enbargoa kendu baino lehen epaitegi hau jakitun jar dadila, zuzenbidearekin bat datozen aseguramendu neurriak hartzeko.

Betearazpenpeko alderdiak enpresa hauekin dituen kredituak:

Laboratorios Cinfa, S.A.

Horiei ofizioa igorriko zaie, bost eguneko epean epaitegi honen banku kontura transferi dezaten betearazpenean ordaintzeko dagoen diru kopuru osoa, edo aurrerantzean izan ditzaketen zorrak, zenbateko osoa berdindu arte; eta ez betetzearen ondorioei buruz legezko adierazpen eta ohartarazpenak eginen zaizkie.

Bidal bedi horretarako exhortoa betearazpenpekoaren helbideari dagokion epaitegira, edo komunikazioa Enbargo eta Komunikazio Egintzen Zerbitzu Orokorrera. Izendatzen den batzorde judizialak ahalmena izanen du sarrailagilearen eta indar publikoaren laguntza eskatzeko. Legez ezarritako lehentasun ordenari jarraituko zaio eta ondasunak zuzenbidearen arabera gordailutuko dira; beharrezkoa bada, gordailuzaina izendatuko da eta legezko ohartarazpenak eginen dira. Ebazpen honek erabaki den enbargorako agindua behar den moduan egiteko balioko du. Auzi-jartzaileak enbargo-eginbidean esku hartzeko ahalmena izanen du, hala badagokio zuzenbidez.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei legezko eran.

Aurka egiteko bidea.-Epaitegi honetako Idazkaritzan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea, jakinarazpena jaso eta ondoko hiru egun balioduneko epean. Errekurtsoa jartze hutsak ez du etenen erabakitakoa bete beharra (Lan Prozedurari buruzko Legearen 551.5 artikulua).

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31. errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Eta Atena Software, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko martxoaren 20an.-Idazkari judiziala, Rosa M.ª Valencia Ederra.

Iragarkiaren kodea: J1204573