87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 613/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan falta-judizioa bideratzen ari dela, mehatxuengatik eta irain- edo iseka-faltengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

119/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko martxoaren 6an.

Nik, Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, 613/2012 falta-judizioko autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira Hajiba Rahmani, Nancy Patricia Matza Choco, Yoselin Deli Rodríguez García salatzaile gisa, eta María Josefa Zabala Razkin, salatu gisa, eta Fiskaltzak ez du parte hartu. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenez baliatuta, ondoko epaia eman dut Erregearen izenean.

Epaitza.

María Josefa Zabala Razkin absolbitu egiten dut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik, eta kostuak ofizioz ordaindu behar direla deklaratzen dut.

Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta María Josefa Zabala Razkini jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 28an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1205004