87. ALDIZKARIA - 2012ko maiatzaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 5. EPAITEGIA

Ediktua. 670/2012 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan berehalako falta-judizioa bideratzen ari dela, ebasketa falta bategatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

76/2012 epaia.

Iruñean, 2012ko otsailaren 21ean.

Rebeca Esther Alonso Adrian andreak, Iruñeko Instrukzioko 5. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Popescu Catalin Razvanen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko berehalako 670/12 falta-judizioan, eta ondoko epaia eman du. Salatzailea Yoanka Maceo Marttinez izan da; Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza.

Popescu Catalin Razna kondenatzen dut, saiakuntza mailan ebasketa-falta baten egilea eta erantzule kriminala den aldetik, hogeita hamar eguneko isuna ordaintzera, egunero bederatzi euroko kuota; guztira berrehun eta hirurogeita hamar euro, hain zuzen. Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du.

Popescu Catalin Razna kondenatzen dut prozedura honen tramitazioan sortutako kostuak ordaintzera.

Epai hau ez da irmoa eta beraren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Iruñeko Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta fiskaltzari eta eraman bedi haren lekukotza jatorrizko autoetara.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Popescu Catalin Razvani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2012ko martxoaren 28an.-Epaile magistratua, Rebeca Esther Alonso Adrian.

Iragarkiaren kodea: J1205002